Larrialdietako eta medikalizatutako anbulantziak

flota bat, haietako asko lur orotakoak, heltzea zaila den zonetara iritsi ahal izateko.

Garraio egokituko ibilgailuak

plataforma jasotzailearekin eta gurpildun aulkientzako plaza espezifikoekin hornituak.

Mendiko eta uretako erreskateko unitateak

larrialdi eta hondamendietan biktimetara iristeko baliabide eta ezagutza bereziak beharrezkoak direnean esku hartzeko prestatuak.

Laguntza logistikoko ibilgailuak

egoera katastrofikoetan edo iraupen luzeko esku-hartzeetan edo bilaketetan premiazko elikagaiak eta ostatua emateko.

Transmisioko eta koordinazioko unitate mugikorrak

larrialdia gertatu den lekutik gure lanak zuzendu eta antolatzeko.

Kanpaina-ospitale eramangarriak

lekuan bertan premiazko osasun-laguntza emateko edo hondamendi bateko biktimak sailkatu eta antolatzeko hornituak.

Motoak eta bizikletak

Motorrak, laguntza azkarreko scooter motakoak,
eta Enduro mendiko miaketa eta esku-hartzeetarako, baita prebentzio-lanetarko ere. Mendiko proben eta oinezko lasterketen zaintzarako Mountain Bike motako bizikletak.

Itsasontziak

Karelez kanpokoak itsasertzean erreskatatzeko edo zaintzeko esku-hartzeetarako, eta bereziak uholde eta ibaietako erreskateetarako.

Laguntza-ibilgailuak

gure baliabideak edozein agertokian indartzeko.

Euskarri-materiala

Edozein larrialdi egoeratan erabiltzeko irrati-komunikazio ekipoak, errepikagailu mugikorrak, larrialdiko argiztapen ekipoak, sorgailu elektrikoak, ura ateratzeko bonbak, garraiorako esku-oheak…bezalako euskarria emateko materiala…

Bere jaiotzatik DYAk argi izan du bere helburua: bere lana egiteko baliabide aurreratuenak izatea.

Horregatik izan ginen anbulantzia-furgoiak, kanpaina-ospitale puzgarriak erabiltzen aintzindariak, ibilgailuetan harrapatutako pertsonak libratzeko Estatuko lehen erreskateko unitatea sortu genuen erreminta espezifikoekin, edo mendian galdutako pertsonen lokalizaziorako puntako teknologiak garatu ditugu.

Baliabide hauek larrialdietan erabiltzeaz gain, prebentzio-lanetan eta nazioarteko laguntza humanitarioan erabiltzen ditugu.