Tailer honetan parte hartuta, Bihotz Biriken Suspertzearen (BBS) teknika eta Kanpoko Desfibrilagailu Erdi-Automatikoa (KDA) erabiltzen ikasiko duzu. Edozein dela zure adina, eta nahiz eta aurretiko osasun formakuntzarik ez izan.
Hurrengo tailerra Donostian izango da ekainaren 19an, 19:00etatik 21:00etara.
Jarduera hau DYAko Formazio Zentroan izango da, Baratzategi 10, Donostia (Intxaurrondo).

