Larrialdi baten aurrean nola jokatu jakin nahi duzu?
Lehen Sorospenetako gure ikastaroa zure eta ingurukoen segurtasunerako inbertsiorik onena da.
DYA Gipuzkoatik Lehen Sorospenetako prestakuntza zabala eta praktikoa eskaintzen dizugu, 15 urtetik aurrerakoentzat pentsatua eta aurretiko ezagutzarik behar gabe.
30 orduko ikastaroan zehar, egoera kritikoak identifikatzen eta horien aurrean nola jokatzen pausoz pauso ikasiko duzu: bihotz biriken suspertzea egiten, desfibrilagailua erabiltzen, istripuak atenditzen, odoljario, traumatismo eta immobilizazioak tratatzen eta larrialdi medikoei aurre egiten.
Gure osasun eta Irakasle taldea zure alboan egongo da beharrezko konfiantza eta gaitasunak eskuratu ditzazun.
Ikastaroa amaitzean, zure ziurtagiria eta etorkizunerako erreferentzia izango duzun eskuliburua jasoko dituzu.
Laguntzen ere ikasten delako. Animatuko zara?
- Lekua: DYAko Tolosa Ordezkaritzan (Larramendi, 7).
- Datak: apirilaren 18tik maiatzaren 3ra, larunbatak eta igandeak
- Ordutegia: 09:00-14:00.
- Talde mugatua.

