Ikastaro teoriko-praktiko honekin lehen sorospenetako oinarriak barneratuko dituzu. Egunerokotasunean aurkitu ahal izango dituzun arrisku egoerei aurre egiten ikasiko duzu – bihotz biriken suspertzea, zauriak, hausturak, erredurak-, eta larrialdi hauek nola ebatzi erakutsiko zaizu.
Ezagutza hauek ezinbestekoak eta oso erabilgarriak dira, saio teorikoak eta praktikoak tartekatuz garatuko da egitaraua.
- Lekua: DYA Prestakuntza eta Boluntariotza Zentroa (Baratzategi, 10 behea – Donostia).
- Datak: apirilak 18 eta 19, larunbata eta igandea.
- Ordutegia: 09:00-14:00.
- Plaza mugatuak.

